XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAUNAREN GIZAKUNDEAREN ADIERAZPENA

Mariari eman zaio berria: Jainkoaren Semea gizon egitera doa.

Eta Mariaren sabelak zeruak betetzen dituen Jauna hartuko du.

Eta lehenengo otoitzak eskatzen duena gogoan hartzekoa.

Giza-neurrien gainetik dabil beti Eliza.

Jainkoa gizon egin da.

Gure Salbatzailea Jainko eta gizon aitortzen dugu.

Eta zer eskatuko?, eta Haren antzeko izan gaitezela Jainkotasunean eskatzen du.

Hura gizon egin den bezala, gu jainkotasunaren kide egin gaitzala.

Ikusten duzu: Eliza, bere otoitzean, ez dabil txantxetan.

Oso goitik jotzen du beti.

Ikastekoa!.

Jauna gizon egin delako, guk badugu Eliza.

Jaunaren Gizakundeak oinarritzen du Eliza.

Eta Elizak hauxe eskatzen du: misterio honen ospakizunak pozez bete dezala.

Bere sorrera ospatzea bezala da-eta!.

Benetako fedea.

Horixe behar da eta horixe eskatzen da misterio guzti honen aurrean.

Eta fedeak eramango gaitu, Biztueraren ahalmenez, Erreinuko alaitasunen jabe izatera.

Betiko Erreinua hurbildu zaigu Jaunarengan.

Eta betiko Erreinua eskatu behar dugu!.